XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

12. atala

Sailak, hala badagokio, irizpen proiektuari zuzenketak egingo dizkio; eta saileko organo arduradunak zuzenketon berri emango dio Lehendakariaren Kanpo Harremanetarako Ordezkariari.

13. atala

Zuzenketak euskal ordezkaritzak defendatuko ditu Eskualdeen Batzordean; behar izanez gero, eragina jasango duen saileko aditu baten laguntza izango du euskal ordezkaritzak.

V. ATALA SEKTORE BILTZARRETAN EDO ORGANO BALIOKIDEETAN PARTE HARTZEA

14. atala

Alde batetik, Europako Erkidegoei buruzko Gaietarako Batzarrak 1995ko martxoaren 10ean hartutako akordioa ezartzeko Eusko Jaurlaritzak burutu beharrekoa koordinatzeko dira neurriok.

Akordio hori autonomia erkidegoek Europako Batasuneko gaietan esku hartzeko barne bideei buruzkoa da.

Eta bestetik, koordinazio hori Batzorde Bilateralaren lanaren osagarri dela bermatzeko dira neurriok. Hurrengo atalburuan aipatzen da batzorde hori.

15. atala

1. Horretarako, sail bakoitzeko organo arduradunak 1995eko martxoaren 10eko akordioan jasotako organoen osoko bileren zein organoon laguntza organoen bileren dei, gai zerrenda eta aktak bidaliko dizkio Europako Gaietarako Zuzendaritzari, sailak jaso bezain laster.

Hona hemen organook: Nekazaritza Sektoreko Biltzarra; Arrantza Sektoreko Biltzarra; Zerga eta Finantza Politikako Kontseilua; Garraioei buruzko Biltzar Nazioanala.